Gaur Musikako klase magistralean egindako jarduerari buruz hitz egingo dizuet. Irakasle izango denari, nahiko erabilgarria izango zaiola uste dut nik.
Jarduera, taldeetan banatu eta talde bakoitzari egiteko batzuk ematean oinarritzen zen. Egiteko horietan, eskolan ematen diren egoera ezberdinetan, zein musika mota jarriko zenukeen erabaki behar zen. Hau da, klaseko ikasleak lasaitu nahi baznituen, horretarako abesti bat aukeratzea. Umeak klase batetik besterako trantziziorako zein musika jarriko zenukeen. Lan indibuduala sustatzeko zein...
Aukeratutako abesti bakoitza klasearen aurrean aurkeztu behar zen, klaseekideei bere helburuagatik galdetuz. Klasekideek, abesti horren funtzioa zein zen asmatu behar zuten.
Egoera bakoitzerako abesti ezberdin ugari agertu dira. Guri, lan indibuala sustatzeko abesti bat aukeratzea egokitu zaigu. Horretarako goemendagarriena pianoa izaten da normalean eta horregatik hurrengo abestia aukeratuko dugu. Lan indibidualerako motibatzen al zaitu?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina