Aurreko sarreretan ikusi dugun moduan, musika adimen emozionalarekin estuki dago lotuta, ikasleen ikaste prozesurako oso baliagarria izan daitekeena.
Musika mota ugari daude. Badago momentu bakoitzerako musika mota bat. Lasaitasuna lortzeko, musika lasaiak, motibatzeko musika animatuagoak, lana sustatzeko musika indibidualistak. Gauza hauek musikaren bitartez lortu ahal badira, zergatik ez dugu ikasgelan musika jarriko hau lortzeko?
Musikak askotan ikasleak emozionalki laguntzen dituenez, emaitza akademiko altuagoak lortzea eragiten du. Nik honekin lotutako film oso interesgarri bat ikusi nuen, "Los Chicos del Coro". Zihurrenik askok ikusita duzue, baina horrela ez bada, hausanaraztera bultzatzen zaituen film paregabea da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina